Iņaki Lasari
Beneukan,
Ahaztuta baino,
Gordeta zure existentzia,
Eta orain gogoratzen naiz
Zure barreaz,
Zure erre guturalaz,
Ihauterietan utzi zenuen biboteaz
UEUko praka motzetaz...
"Tontoa" izan ahal du
Heriotzak?
Ez zait iņolaz ere balio
"Guztioi tokatu behar zaigu"
esaldia,
Eta galdezka gelditzen naiz,
Triste, guztiz triste...
Ez naiz sentitzen kapaz
Nolakoa zinen
Adierazteko:
Nahikoa zen zu ezagutzea.
Ez dakigu
Gure agurra
Hartuko duzun,
Eta hala ere
Bidaltzen dizugu:
"Gero arte" diotsugu
Negarrez,
Azentuazioa bere lekuan
Gorde nahiean.
|