In domino confido
Jaunagana dut nik ustea;
zergatik diostazue:
"Iges egizu mendira,
txori batek bezelaxe?
Orra! beren makoa teink
dadukate obendiak,
geziontzian gerturik
jarri dituzte geziak,
ixilki gezikatzeko
biotz-zuzen ta garbiak.
Jasoņak bota dituzte,
ta zuzenak zer dagike?"
Jauna eseria dago
bere jauregi sanduan,
Jaunak bere jauralkia
antxe daduka zeruan.
Txiro ta landerrei bea
dagozte aren begiak,
aren betazalek tuzte
ikertzen gizon guziak.
Jaunak ikuskatzen ditu
berdin onak ta gaiztoak,
gaizkia maite duena
iguin du aren gogoak.
Jaunak erauntsiko ditu
obendien gain ikatzak;
sufre, su, aize-burrunbak
dira oien erorkiak.
Zuzena baita Jainkoa,
zuzenbidea du maite;
aren aurpegi argia
zintzoak ikusten dute.
|