Il ote da Pelipe?
Il ote da Pelipe?
Baietz esaten da:
Bai; bada Erregeak ere
Biurtu bear dute berriro lurrera.
Aurten il da, diote,
Gure Errege ona;
Esan bearda alere,
Bera ilt zela ez aurten, baize ainchina.
Erregeen iltzea zer
Da? koroia utsizea;
Ta ¿zenbat urte da? ¿zer?
¿Utsizuen gure Pelipek koroia?
Ez negar orregatik,
Españarrak, ez negar,
Baldiñ ain ainchinatik
Badator gure Erregearen eriotza.
Ordubatean, diotenez,
Erban zuen eriotzak;
Baña berak urte asko
Pozik egin zituen eriotz oroitzean.
Odolka, suka sartu
Zan Pelipe Españara;
Bere eriotzak orregatik
Kenzen eztigu daukagun bakea.
Ain ondo bizirik,
Ezbildur bere animaz,
Baize, ichain dezakegu,
Sartukodala bakeago Zerura.
Igo dedin lurretik
Ganbara urdin artara
Beti zeñean da egongo
Jaungoikoa danezen betiko Erreinuan.
Iru seme Erregekin
Bera Errege birretan,
Izentazen da onegatik
Pelipe au bi bider bostgarrena.
|