Aldareko sakramentu santuari
(Hiriart?)
Eztet nere begiz Jesus Jauna ikusten,
Ezta gorputzeko zentzunez aditzen,
Baiņan sendoki det or dala sinesten,
Fedez argiturik or det ezagutzen.
Juduak jan zuten zerutiko ogia,
Jakera guziak zituen jakia;
Jesus'en gorputza da nere jakia,
Erbeste onetan nere pozgarria.
Jaunaren mendira igo zan Elias,
Ondo bizkorturik jan zuen ogiaz;
Orrela aldareko ogiaz ase-ta
Ni ere elduko naiz zeru gorenera.
Txoriak dituzte beren oantzeak (kabiak)
Usapalak ba-du non jarri umeak;
Jauna, zure eliza det leku maitena,
Ortxen arkitzen det nere atsedena.