Jesus Aurrari gonbitea
Harispe
Beteleneko
Aurcho tikia,
Oso Gizona
Eta Jainkoa,
Baratzetako
Lore gaztia,
Oso garbia
Eta churia.
Sabel garbiko
Frutu gozua,
Chit lurrindua
Eta guria;
Biotzetako
Adiskidea
Oso bakarra
Eta chamurra.
Beteleneko
Aurcho tikia,
Oso Gizona
Eta Jainkoa,
Zure ikusteko
Dago mundua
Oso poztua,
Ichill ichilla.
Gau illunpeko
Ipar argia,
Oso berria
Dago begira.
Gaur elurrezko
Kapa churia
Autsi du lurrak
Zutaz beteak.
Beteleneko
Aurcho tikia,
Goiz ernaturik
Guziak pozik
Etortzen gare.
Zure eskuņuak
Maite pollitak
Otzak badire,
Munduko gauzak
Guziak otzak
Balinbadire,
Zu berotzeko
Gocho egiteko,
Astaņon atsa
Etche bat utsa
Oye bat latza
Balinbaduzu,
Beteleneko
Aurcho tikia,
Gure lurreko
Jainko maitea,
Zu berotzeko
Biotzen atsa
Oso guria
Izanen dugu.
Atoz mamia,
Atoz eztia,
Gure arimetan
Biotz barnean,
Loa egiteko,
Oye burua
Eta gochua
Izanen duzu.
|