¡Aleluia!
Harispe
Egun goiz aldeko illunar churian,
Mendian erdiko iduzki-sorgian
Piztu da lorios, gure Jaun andia!
Erran zagun beaz, pozik Alleluia.
Goizik ernaturik Madalen maitea,
Mendian zabiltza nigarrez betea,
Zeren utsa betea Jaunaren obia!
Bainan piztua da, pozik: Alleluia!
Zuk uste zinduen galdu zinduela
Zuretzat emanik mendian odola,
Bainan or dakazu, zure Jaun garbia,
Biotzez egizu, pozik: Alleluia!
Baratze zain on bat ikusi zinduen
Jaunaren itsura arpegian zuen
Aditu orduko aren boz eztia
Zure biotz onak, dio: Alleluia!
"Zuk dakazu, Jauna, diozu, gorderik;
"Non da? ura gabe, ez dakat gozorik!"
Jardesten zaitu eztiki: "Maria!..."
Eta zuk biotzez, pozik: Alleluia!
Aingeru churi bat obi Kantalian,
Jarririkan dago arrien gainean,
Irakusten digu illoial churia,
Jaunaren gorputzaz utsa: Alleluia!
Ementchet ez dago Jaunarik geiago!
Dio; alchatu da mendiez gorago
Etsaien erditik, gure Iduzkia!
Ama ikusterat gan da: Alleluia!
Ama damutua non duzu semea?
Eder eldu zaitzu, zure on lorea?
Orain zuk dakazu zorion andia
Erran zazu beaz, pozik: Alleluia!
Semea galdurik zurea ninduzun,
Bainan pekatuz, bi semez alargun
Egin ziñen, Ama! Jesusen bizia
Piztu da ni baitan. Ama! Alleluia!!!