Hementxe natza
Hementxe natza
inork ez nakusta
norbait balego
zirrin-zarran
berenganatuko nintzen
naiz ta osta-osta ibili
baņa, alperrik!
Iluntasun sakonen ixiltasunean
Zeruan duazen guztien artetik
izan txiki batek begiratu nau
Nahi ta nekez
barre egin dotset
eta izar txikiak
keņuka erantzun deusta
Iņork ez nakusta
norbait balego...
Baņa nik itxaropena ez daot galdu:
nire biyotzaren desesperazio irrintzia
laņoetaraņo heldu da
izar txikiarengana
eroan naien