Loiolako choritto baten aühenak
Guilbeau, M.
Mundurat ethorri nintze sobera yasaiteko,
Bihotz-min, atsekabeak, zer ziren yakiteko,
Bizia hatxberenetan tristeki igaiteko.
Berri berritan yaioa, doi-doia lumatua,
Haur bihotzik gabe batez izan; nintzeu hartua,
Ama bazka bilha zela ohatzetik kendua.
Oihan egian yadanik nindabilan airetan
Hedoiak baino gorago bethi bozkariatan
Eta orai kaiolan naiz hestura ertsietan.
Mundurat emana nintzen airean ibiltzeko
Eta ez presondegian bizia igaiteko:
¿Bihotza alegherarik nola dut kantatuko?
Galdu dut ontasunetan ezin. prezatu dena,
Galdu dut libertatea, harekin zoriona
Urruak eta zilharrak pagatzen ez duena.
Chirriparen basterrean zuhaitz baten gainetik
Ez nintzen nihoz isiltzen airoski kantatzetik,
Bihotz gogor batek ni nau bethikotz kendu handik.
¿Ene burhasso maiteac zer dire bilhakatu?
Heyen hatx-ezti gosoa guti dut ezagutu;
Haurride gasoez ere bethikotz naiz gabetu.
Etchola sarreco ama alhargun erromesa
Nigarretan harc derama arratsa eta goiza,
Zeren ez duen gehiago entzuten eneboza.
Harat hunat egaldatzen aleghera arinic
Ikusten ditut lagunac, zorion guthi dut nic,
¡Heyec hain dohatzu eta ni bihotza ilhunik
Ez dut ez esperantzaric hemendic yalkitzeco
Libertateaz munduan ghehiago gozatzeco;
Elduden primaderean nola dut kantatuco?