Sor-lekuaren mina Kalifornian
Goytino, J.P.
Eskual-erria!
Toki eztia!
Zutaz askotan
Ameriketan
Oroitzen gare
Bai eta ere
Gure ait' amez
Anai-arrebez
Adiskideez
Eta auzoez.
Lur oberena!
Sekratuena!
Zure mendiez
Eta zelayez
Oroitzen gare
Aipatuz ere
Zure etcheak
Garbi-churiak
Zure elizak
Eta izkilak.
Ikusten dugu
Gure sor-leku
Gustagarria
Mendek yarria
Itsas egian
Mendi gainean
Lanoz gordea
Eta yendea
Zuur-yustua
An laketua!
Mutil sendoak
Azkar-gozoak
Kanpoko lanez
Edo artaldez
Okupatuak
Eta neskatchak
Beti lanean
Gostu onean
Etche chokoan
Amen ondoan.
Gure arrebak
Lore charmantak
Negu luzean
Su bazterrean
Ardura kantuz
Gutaz oroituz
Lio iruten
Arropa yosten
Edo lisatzen
Dire yostatzen.
...............
Kalifornian
Urre guzian
Gure artean
Goiz-arratsean
Pasatzen dugu
Denbora usu
Bertsu chaarrak
Ezti-ederrak
Gora kantatuz
Errepikatuz.
O! Igandetan
Angeles'etan
Balladenean
Denak batean
Yostatzen gare
Kasailik gabe
Batzuk musean
Edo trukean
Bertzeak plazan
Plekan-pilotan.
Ameriketan
Desterru untan
Eskual-semeak
Beldur gabeak
Agertzen dire
Altoki ere
Segituz beti
Eta fermuki
Lege sainduak
Zerukozkoak.
Yainko andiaz
Eta Fedeaz
Sokorrituak
Eskualdun onak
Izanen dire
Menderen-mende
Gizon zuzenak
Famatuenak
Eskual-errian
Mundu guzian.
|