Larrosa eta erreka
Gonzalez Alvarez, Manuel
Errekaren ondoan
Larros bat erne zan
Ederra ta galanta,
Usai ona zeukan:
Ur preskoak zizkion
Pallakak egiten
Eta bizia eta
Indarra ematen.
Bat batetan, ibaiko
Ura da geitutzen
Eta ibar koipetsu
Guzia gaindutzen.
¡Ai, errukigarria!
Larrosa gaisoa
Azken tristearekin
Iltzen da itoa.
Bizia eman zion
Ibaicho ark berak,
Kendu zion, sortzean
Bere uramillak...
Asko ondasun dirala
Chit kaltegarriak,
Etzuen duda iñork,
Badira aundigiak.
Atsegiñak dirade
Gizakumeentzat,
Ura dan bezelase
Larrosachoentzat,
Guchicho bada ura
Ditu gizendutzen,
Baña ugari bada
¡Ai! ditu itotzen.
|