Gasteiz ederra
Agirrezabal, Andoni
I
Gazteiz ederra, uri politta,
Araba'ko uriburua;
Zure aspaldiko euskel-izena
Guztiz jatorra ta kutuna.
Inguratzen zaitue mendiak,
Zure landietan baserriak,
Zadorra ibaia bizi-biziro
Dabilkizu beti agurtetan.
Lorategietan guztiz alaiak
Abestzen dute txoritxuak;
Kalerik kale uso txuriak
Billatzen dabiltz janaria.
Florida'ko zugaitz abartsuetan
Urretxindorra egoten da
Bere txiruli ereskitsuak
Poztutzen dituzte biotzak.
Zure kalietan ikusten dira
Etxe txukunak ta errezkadan,
Ba-dituzu ibiltoki ederrak
Zu zera beti ikusgarria.
II
Euskal-Erri an sortuta zera
Araba'ko zelaietan
Beren erdian zure lekua
Baita alaxe ere ederrena.
Gazteiz ederra maite-maitea
Zure baitan jaio nintzan;
Zure txokoan lenengo argia
Ikusi zuten gazteitarrak.
Gazteitarrak geranen artean
Gure euskera izan bear
Gure izkuntza, garbi-garbia
Mintzatubear dugu danak.
Gazteiz ederra, agur, maitea
Zuregandik urrutian
Nere biotzan egongo zera
Baita alaxe ere oroimenan.
Agur, anaik; zintzo ta onak
Euskal-Erri'ko seme alabak
Beti ta beti orrelakoak
Izango dira; agur, bada!