Itsasoa
Gasalaga
Zer ote du itsasoak,
guk zuzentzeko pausoak,
bera begira konpontzen ditut
sarri arazoak,
luzeak ditu besoak,
ezin kendu bere soak,
zeren ondoan jaioak gara
beraren presoak
Jo badu eguzki printzak
ditu islada anitzak,
baina aldatu ezkero hori
jartzen dira hitsak,
ekaitz baga eta bitsak,
horrek ez ditu murritzak,
eta bagetan eraman ditu
askoren bizitzak.
Itsas bate atsegina,
zeru urdinez egina,
andere baten parekoa da
maitale bagina,
ludi honen erregina,
errespetu denen dina,
bere barnetik bizitza sortu
duen emagina
Gure andere galaia,
iz beti da alaia,
jendetza bertan bildu ezkero
egiten du jaia,
hondartza, haitz, eta kaia,
ugarte edo talaia,
beti prest dago laket dakion
edonori nahia.
|