On Juan de Austria agintari andi-lenenak kristau, bere lagunai itxas-batalla edo gonbate aurrean egindako itzaldia
Gerrari batek
Ekiņ gaur ekiņ nere lagunak
Biotz ta gogoz armari
Eskeņirikan lendabiziko
Geran guztiya Jaunari
Bereak gera: eraso-yogun
Bere izenean-gerrari.
Zerutik duen ezkero dana
Gure besoak indarra
Mairu gaistoak menderatzeko
ŋNola pistu ez su-garra?
Aren laguntzaz amilko degu
Beren ontzidi zakarra.
Kristandadeak guri begira
Jarririk dauzka begiyak.
Prest daude orobat gu koroitzeko
Zeruko Aingeru churiyak
Arri ta makill onda ditzagun
Mahoma-tarren ontziyak.
Urdiņ urdiņa dagoan ura
Ichaso zabal onetan,
Gorri gorririk azaldu bedi
Etsay odolez batetan
Geron kemena zabaldudediņ
Lur eta Zeru-goietan.