Trueba-ren eriotzan
Gerra, Juan Karlos
Zure liburuetan
¡O Chanton prestua!
Maitatzen ikasi det
Geure sort-lekua.
Zenbait gauz miragarri
Dituan gordetzen
Bertan bizi, bizirik
Diguzu agertzen.
Euskal-mendiyetako
Neskatill lirañak,
Gizon leyal, azkarrak
Ta andre biargiñak,
Baserricho zuriyak,
Landa loratsuak,
Sagasti, gaztañadi,
Ibar ta basuak,
Oituera garbiyak,
Ipuiñak... kondaira...
Zuregatik munduan
Ezagunak dira.
Euskaldun-banderia,
Zuk dezu jasotzen,
¡Jainkoa eta Foruak!
Goraki deitutzen;
Orregatikan bada
Zure eriotzak
Naigabez bete ditu
Euskaldun-biotzak.
Nun nai zabaldurikan
Bizkaitik aiziak,
Abandoko kanpaien
Deadar tristiak,
Negar egiten dabe
Euskaldun-mendiyak,
Negar zelai ederrak,
Negar iturriyak,
Landetako loreak,
Saroiko choriyak....
Negarrez urtu dira
Kristauen begiyak.
|