Euskaldun baten kantua, Mario Basterra-koari
Guerra, Juan Carlos de
Makurturikan arech maitea
Lurra jo arte, orriak
Lokatsa artian nastubak ditu
Ez baitu eraman aiziak.
Laņuz betea zeruba dago,
Ezin da ikusi argia,
Illuntasunak beti, betiko
ŋOstu al digute eguzkia?
Ichasotikan ez da agiri
Dizdiratutzen izarra,
Euskal-errien begietara
Gaur agertu da negarra,
Baņan egun bat etorriko da
Argitasunez betia.
Orduan danok, jakingo dabe
Zer dan Euskaldun erria.
Jakingo dabe ez dala izotztu
Odola euskaldun zaņetan
Biotza ez dala beinbe ikaratu
Egun arrigarrietan.
Arech ederra loraturikan
Laņuetara igoko.da,
Euskal-erria zoraturikan
Bakean arkituko da.
Aize gozoak arech orrian
Durundu leun, leunagaz
Kantatukodu uda goizian:
ĄPiztu gerade arechagaz!
Ichasoetan olatu andiak
Bere betiko ibilleran
Zeruraņo urak jasoko ditu
Zutik arecha ikustean.
ĄA laņu beltsak... illuntasunak!...
Etorrikoda argia!....
Orduan danok jakingo dabe
Zer dan Euskaldun erria.