Enriketa-ri
Gerra, Juan Karlos
Edurra bezelako
Arpegi zuriak,
Begi urdiñ urdiñak
Ta urrezko uliak;
Orrelase ziraden
Zeruko aingeruak,
Bere gloriyarako
Egiñak Jainkuak.
Bañan zuritasunez
Jauna asperturik,
Begi urdiñen argia
Epela iritzirik,
Zeruak poztutzeko
Asmau zun ¡au lana!
Aingeru bat sortzea
Pollit baltzerana.
Guztia zan pakea
Zeru zabalean
Aingeru baltzerana
Agertu artean...
Irriz sortu orduko,
Eder, maitagarri,
Santuak zutenean
Aurrean ikusi,
Uluz eta lekaisoz
Bazterrak beterik,
Chaloka bazioten,
Oso zoraturik:
"¡Ause bai da aingerua!
¡Oiek begi argiak!
Begiratuaz ditubez
Alaitzen geuriak,
Au da edertasuua
Sua letz biziya,
Edurra bezin otza
Da aingeru zuriya;
Gaurtik geiagoraño
Zeruko laztana,
¡Bai!, zu izango zera
Pollit baltzerana."
Ozta, ozta entzunikan
Santuen uluak
Aingeru zarrak ziran
Negarrez gaisuak;
Ezaguturik euren
Edertasun otza,
Euren zuritasunaz
Izan zuben lotsa.
Ikustean Jainkuak
Santuak zorzatzen
Eta aingeru danak
Lotsaz dardaratzen,
Barriz paketu dedin
Zerutar jentea
Bear dan baltzerana
Mundura bialtzea.
Alasen zeruan zan
Bukan jostaketa,
Etorririk lurrera
Zu, gure Enriketa;
Eta an bazituzun
Santuak zoratzen,
Emen biotzak diguzu
Zerurontz biurtzen,
Zeren, zoragarria,
Izar diz-dizari,
jaiotzan legez zera
Aingeru bat beti.
|