Euskal-zale bati bere izenegunean
Gaztaņaga, Lorenzo
Euskal-erriyan jayoak gera,
Euskal-erriyan aziyak:
Euskal-erriyan dauzkagu gure
Aurrerakoen sustraiyak;
Orregatikan gure biyotzak,
Naiz izan berak chikiyak,
Euskal-erriko izan modua
Dute gordetzen guziyak.
Euskal-erriya ezta iņoiz izan,
Eskerbeltzdunen tokiya:
Emen biyotzak gorde izan dute,
Beti esker chit biziya:
Nola gordetzen duen loreak
Kontuz barrenen usaya;
Orri tartean kabiyak gorde
Oi-duen eran choriya.
Ala biyotza baldin badegu
Eskertasunez sutua
ŋNola ez oroitu gaur zuretzako
Dala egun gozatsua?
ŋNola ez eskatu Jaungoikoari
Zabal dezala eskua,
Zuri dezaizun goitik biraldu
Poz ta zorion osua?