Moralistaren harria
Gartziarena, Eneko
Kaleko harrietan
harri bustietan
euri jasaz,
gizon mozkor baten
irudia marraztu
zidaten harrietan.
Farregarri zekion
jendeari
ardo edale jendeari
marraztu zuen
moralistak.
Maite izan nuen
mozkorra
irudian.
Eta moralistaren
akusatzaile
bihurtu zen
irudiak edaten ez zuen
egiazko ardoa.
|