Lanaren goimenak
Garmendia, Jose Ignacio
Paradisutik dator
munduko negarra
Ebak jatearekiñ
gaitzeko sagarra,
lausengatuaz Adan,
¡au da ezbearra!
orrengatik daukagu
lan egiñ bearra.
Autsiabartza au da
Jainkoak emana,
egiñ etzutelako
beraren esana;
Adan-i sortu zion
egiteko lana,
baño bedeinkatzen du
artan ari dana.
Orregatikan onek
dauzkan mesedeak
geronek uste baño
dirade obeak:
ondo egiñ ezkeroz,
aberats pobreak,
berak egiten gaitu
izate nobleak.
Laneko birtutea
albait goitutzeko
ta bera maitatzera
ongi oitutzeko,
bear degu egiñtzan
ez izan atzeko,
bestela perill asko
dauzkagu galtzeko.
Guk uste izan arren
goretzat kaltean,
lanak ipiñtzen ditu
biotzak pakean:
eta gogo onetik
diragun artean,
osasungarria da
moda on batean.
Griña debekatuak
azpiratzen ditu,
gorputzen alderdiak,
indarretan bitu;
beste milla mesede
beragan baditu,
pizkortu nai duenak
au ondo aditu.
Beraren ondorenak
ez dira samiñak;
nekatu eta gero
¡ayek atsegiñak!
anima alaya du
geyenbat langiñak,
zorionak dakartzki
bearra egiñak.
Aurrean ikastean
laneko frutuak
danok gelditzen gera
barrendik poztuak;
orlako ondasunak
ez dira aztuak
ta ez ditezke izan
aiñ errez ostuak.
Aberats izan arren,
ez jakiñ larrean;
naiko perilltsuada
denbora danean;
bakarrik pentsatzea
jan ta eranean,
guztiz aspergarria
bereit esanean.
Langilleak beti du
gogo jateko,
baño alferra danak
ez ere joateko;
utzkeriak besterik
egi esateko,
ez du nai gorputzari
gusto emateko.
Nekatuen loa da
biziro gozoa;
atsedeten damaki
gau oso osoa.
Egiten duenari
bizitz erosoa,
inguratutzen zayo
amets ta lausoa.
Beren egiñbearrak
zuzen betetzeko
eta eche guzia
tajuz mantentzeko,
lanari gurasoak
diote artzeko
bildurgabetasuna
gosea sartzeko.
Ondasun aundienak
oi dirade galdu
eta ongi ziranak
denboraz azaldu;
orlakoak laneko
modurik ez badu,
pamilia gosetik
¿aterako aldu?
Beartsu ziradenak,
lanaren bitartez,
zenbat goratzendira
aldiz eta tartez:
oyek gozatzen dute
alferraren partez,
osasun, pozta diru,
berendua artez.
Orien jostaketak
dira gozozkoak,
ez ditu berengantzen
beiñere joakuak:
barrengo poza dute
modu ortakoak
¡abek sari ederrak
lanetikakoak!
Lana da birtutezko
uren iturria,
osasun emantzalle
bedeinkagarria:
zeruratzeko bide
zuzen ta garbia,
ezjakiñai ematen
diguna argia.
Munduko zorionak
datoz beragandik;
ori da galezkorra
diruaren gaiñdik:
au baño obeada
askozaz oraiñdik,
izan eder au degu
Jaungoikoagatikan.
Beragille sintzoak
badauka ustea
joateko diru gabe
jaten erostea:
bildurtuagatikan
bat edo bestea
neke da emangabe
berari utztea.
Laneko orduetan
dabillenak zuzen,
jostaketa gaiztorik
ez du beregantzen.
artarako astirik
etzayo arkitzen;
argatik da kristauen
moduan bizitzen.
Orlakoen echean,
(arlote ta guzi,)
ez dira uste beziñ
naigabetsu bizi:
biotzeko pakea,
(naiz ta diru guchi)
mundu gustia gatik
ez diteke utzi.
Eche doatsu asko
dituzten erriak,
dauzkaten mesedeak
dira agiriak:
naitasunezko lana,
oitura garbiak;
oyek dira ondasun
atsegiñgarriak.
Emendik datozkigu
Zenbat argi eder,
megope goitzallek
nekatuagatikan
gozatzen gaituztenak
egiteraño ler,
gozatzen gaituztenak
ez bagabiltz oker.
Irudiantzak eta
soñu alaitsuak
jasotzen dizkigute
megope gaishuak:
zeruan pentsatzeko
oyek dira suak,
bigaltzen dizkigunak
Jaungoiko altsuak.
Sermoilari bikañak,
eskribatzalleak,
gerralari portitzak,
itzen neurtzalleak,
bakoitzari berea
zuzen emalleak...
guzi guziak dira
lanaren aleak.
Itz batez esateko
lanaren grazia,
onen bitartez degu
daukagun guzia:
arri baliotsua,
Jainkoak utzia,
nolakoa diteken
dago ikusia.
Egiaz nai badegu
lanari jarraitu,
bide okerretatik
zuzenduko gaitu;
utziak ggeradenak
gaitezen ernaitu,
erregutzen degula
ez dakigun aitu.
Langiñtzak baldiñ badu
oiñbeste alderdi,
eziñ egongo gera
al degula geldi,
gogoak ematen nau
esatea neri:
santua dan ezkeroz
¡goiti bizi bedi!
|