Juan Urbietako-ari
Garmendia, Jose Ignacio
Jaungoiko aundiari
diot milla grazi,
Ernaniñ ziñalako
jayo eta azi;
erak utsirik amak
gero nola bizi,
euskaldunen goimena
dezu irabazi.
Zere seaskachoan
lo-lo eragiñaz,
laztan gosho-goshoak
eman zizun griñaz;
aberri maitatua
gordetzeko diñaz,
berak esango zizun
farracho egiñaz.
Amachoren esanak
biotzean sartu,
aberria zugana
gero zan beartu:
zeren frantzitarrakiñ
gerran zan leartu,
autslabartzen parte
zenduan zuk artu.
Beti izandu ziñan
soldadu bikaña
¿nor argiratu baitzan
orduan zu aña?
suk goratu zenduan
gure izengaña,
Euskal-erri maitea
baitere España.
Gerralari trebea
tqa belardetsua,
zeuk arrapatuentzat
chit errukitsua,
biotz goitia eta
indarrez altsua...
eziñ artu nezake
nik zuri pultsua.
Indar-neurtze toki bat
zenduten Pabia,
nun onratu zenduan
geyenbat kabia;
zuen yayotasuna
izanik aundia,
frantzitarrak igesi
ziraden abia.
Ederkiro zenduten
etsaya garaitu,
igesi zijoala
ondoren jarraitu:
egiteak zuretzat
aghi bat baitu,
sekulan ez detana
besterengan aitu.
Franzisko lenengoa,
zuten agintari,
zuk eskuak ezarri
zenion berari
baita bizia gorde
errukarri ari,
galtzeko etzirikan
zebillena larri.
¡O zure biotzaren
aunditasun piña!
¡O lirio urrezko
ontzian egiña!
¡O Ama Euskeraren
seme atsegiña!
guztiok jasotzeko
egin zera diña.
Ernanitar argitsu
barren gozokoa,
soldadutzako gayan
molde osokoa:
gordetzengatikan
etsai auzokoa,
bedeinkatzendet zure
seaska chokoa.
Ayen errege zare
mendean jarria,
argatik aukeratu
zenduan sartu;
biurtzea ordañez
zere gidaria
etsayen eskuetan
aurrez eroria.
Ugi Monkada-koa
libratu dezuna,
biurtzen zeniola
zoriontasunaz;
Franziskori ere bai,
¡ay zer ontasuna!
deseatuko zuten
zure osasuna.
Zergoiti itzegiten
duten gure alde
eder egite oyek,
munduari galde;
zure oroipengarri,
beti utzi gabe,
aldana egitera
beartuak gaude.
Irureun berrogei ta
amaseibat urte
emendik zu joanik
izan bear dute:
nere begiak ongi
ikusten badute,
zeruetan zaudela
esan bear nuke.
¡O zeñek lukekean
bear ainbat adur
egoki zuzentzeko
bi itz-neurtu labur:
bano bear bezela
eziñ det nik gaur
eta bukatutzeko,
¡agur, on Jaun, agur!
|