Gure Pamiliņ izaera
Garmendia Arregi, J. Inazio
(Azcoitia-ko euskal jai-aldietan aipamen onragarria irabazia)
(On Jose Franzisko Aizkibel jaun euskaldun bikaņari donkitua)
Umetalde ta ama on baten
bizitza nai degu esan;
bakoitzak bere egiņbearrak
gogoan iduki ditzan:
onen diņako seme goitibat,
beste geyagoren gisan,
azal dezagun bere izenez
zeiņ dan mundu ontan izan.
Ume oetan danok ditugu
geren moduko lan gayak,
bete arazten dizkigutenak
Amarenganako nayak;
baņo ez gera bear aiņbeste,
arrebak eta anayak,
arrebak eta anayak,
berari eman oi diogunak
egun on eta alayak.
Senitaldea ira puskatan
asi gaitezen banatzen,
jarraitutzeko zati bakoitza
gure iritziz pamatzen:
oetatik bat ari dirade
beren Amacho penatzen,
ez dutelarik gauza onikan
orrekiņ berenganatzen.
Oen jazkera eta oiturak
ez dirade euskaltarrak;;
orretatikan ezagun dira
seme ta alaba charrak:
diranetikan beste gauza bat
adierazi bearrak
asko alditan ekartzen ditu
pamiliako negarrak.
Erbestetikan etorritako
jantzi eta erausiak
dauzkate emen, gure errian;
euskal-moldeak autsiak:
berrichukerik ichututako
gure senide jauziak
dituzte gauza maitagarriak
alde batera utziak.
Pozgarri ez da oitako zenbat
itzegiten ikustea;
premirik gabe mintzatzen dute
berena ezta bestea:
nonbait dizute gure euskera
charra dalako ustea;
eziņ diteke beste modutan
orla aztutzen utztea.
Noizetikan beiņ entzutan bada
euskeraz bere jarduntza,
badirudi au etorri dala
Kastill'erritik onuntza:
eman bearrik Ama onari
merezi duan laguntza,
alperrik galtzen digute dana
berdíņ gabeko itzkuntza.
Erlijioko gauzen gaņean.
orobat zaigu gertatzen;
lengo jatorra astu zayote,
berrian dute pentsatzen:
ez da erresa aditutzea
nola ez diran lotsatzen
ori charra da, bear bezela
ez badirade zentzatzen.
Ikusirikan Amaz bastara
darabillkiten erea,
moduren batez arritzekoa
ez da orien legea;
zergatikanze, ematekotan
gauz bakoitzari berea.
alkarren lagun aundiak dira
euskera eta fedea.
Bigarreneko taldean dira
Amaren ume kutunak,
berritasunen lauso gabeko
zar eta gazte chukunak;
itzakiņ eta egiteakiņ
lagun bear ditugunak,
zeren datozen oek betetzen
beste orien utsunak.
Oraindik ere asko ditugu
onelako dichakoak:
nekazariak, artzayak eta
guraso Elizakoak;
eta gaņera beste batzuek,
aurrekoen gisakoak,
ichaso ortan sayatzen diran
arrantzale gizajoak.
Onen emazte eta alabak
izanik Amaren diņa,
gere itzkeran jarduten zaigu
arrai saltzen alegiņa:
nekezkoa da arkitutzea
jende bat orren berdiņa;
badute gatza oju egiņaz
gaņeako ta chardiņa.
Jakiņa dago, lantegi guzti
eta alderdi denotan,
badauzkagula beren Amacho
maite dutenak benetan,
eta beonek dauka ustea
ume oyen kelmenetan,
ta kontatzen du on guztiakiņ
bere aurreramenetan.
Dala mendian edo kalean,
jauregian edo bordan,
euskaldun ume jatorra danak
ez daki ukatzen nor dan:
nola itzkuntzaz gaiņdik fedea
Amarenganako zor dan,,
au gabetanik euskaldun onik
eziņ liteke iņorgan.
Irugarrrengo zatian dator
euskaldun goitien salla,
zeņak egoki izengaiņtzea
guretzat dan oso zalla;
oyek egitez laztandu dute
Ama onaren masalla,
maitetasunen aurreratuaz
irichirik goiko malla.
Gutarretako zenbat senidek
ez dute usteko, baņa,
ŋnun argiratu izan oteda
gure pamilian aņa?
len eta oraiņ goitutakoai,
merezi duten ordaņa,
eman zayegun pozkidarekin
zabalduaz izengaņa.
Oyen, agite miragarriak
zer diraden zeņek jakiņ,
eziņ bagera gu gogoratu
dakizkigun izenakiņ?
eziņ diteke bada aditu
emen esaten danakiņ,
pamiliaren alaibidea
senide oen lanakiņ.
Gure errian izandu diran
ichaso gizon yayoak,
beren Amaran doatsundea
ugaritzeko jayoak,
aren gaņean bildur gabeak,
nola diraden kayoak,
garaimenakiņ bota dituzte
berebiziko sayoak.
Nola urean ala larrean
euskal gidari prestuak
milla tokitan izan dituzte
antsiabartza estuak;
baņo emengo gerrari trebe,
leyal eta fedetsuak,
aitz goyenean beren etsayai
lotu dizkate eskuak.
ĄO zer euskaldun onragarriak
goitu dirade Elizan,
jakintsu eta bertutetsuak
diralako emen izan!
gauza aundiak egiņ zituzten
oriek beren bizitzan,
senitaldeak ondorenean
pozkiro gozatu zitzan.
Itzkille eta itzkribatzalle
guraso benetakoak,
jakiundekiņ egiņ digute
liburu onetakoak:
Jaungoikozkoak, euskal-itzenak
ta beste tanetakoak,
iraupenakiņ garaiturikan
zailltasun eta makoak.
Oetako bat izandu zana,
beste batzuen tartean,
Jose Franzisko Aizkibel jauna
Azkoitiako partean:
aurtengo Euskal-festa ederrez
erri au onratutzean,
kanta dezagun pozez beterik
senide danok batean.
Azkoitiko seme bat
bear dana maita,
on Franzisko Aizkibel
euskaldunen aita;
lan ederrak egiņa
guri erruz naita;
oraiņ onratutzea
gure zorra baita.