Euskal Erria
Garmendia, Jose Ignacio
Gure Amaederra
orida munduan,
zeņetan Jaungoikoak
gu egiņ ginduan;
batzuek urrutian,
besteak onduan,
bere semeak gabiltz
aldegun moduan.
Ama maitagarria
eta doatsua,
zeņaren itzkuntzada
guztiz gozatsua,
gugatik arkitzenda
naiko beartsua,
maite ez degulako
negarrez gaishua.
Seme esker gaiztoko
asko dauzka Amak,
ber bera saldutzeko
trebe diradenak:
onen itzkuntz gozoa
maite ez dutenak
ematen diozkate
orrelako penak.
Euskeraz aztueta
erderaz ikasi,
gazteria naiko
orretan da asi,
orregatik naidegu
guk adierazi
ez dutela orrekiņ
ezer irabazi.
Emendik zer datorren
ez dute pentsatzen,
lengo oitura onak
ari dira galtzen,
itzkunde deabruak
kanpotikan sartzen
eta Euskal-Erria
gogotikan chartzen.
Alkar iltzekogriņa
eta pantashia,
arrotasuna sendo,
erruz erausia,
eta gaurko itzkunde
guztiz ichusia,
nundik etorri diran
dago ikusia.
Gure aurretikako
euskaldun nobleak,
Amari jarraitzeko
gu baņo obeak,
alkarri lagunduaz
aberats pobreak,
gure aldean ziran
zeruko loreak.
Eta jakiundean,
emengo lurrean
gizon abillak ziran
guztien aurrean:
guretzat izen ona
eman bearrean,
asko zayatu ziran
busti legorrian.
Ama onen itzkuntzak
daudazki berekiņ
bertute eder asko
maitatasunakiņ:
agi aushen zabaltzen,
sayamenarenkiņ,
gogoz eta gozoro
bear zayo ekiņ.
Au beste itzkuntzakiņ
zutenean nastu,
euskerazko legeak
zitzaizkigun aztu;
ostera berritzeaz
beargera poztu,
ez bada anai onak
lan orretan oztu.
Orretarako aurrez
ongido begiratu
zer galdu dezuten ta
zer dezuten artu:
ez geyago zeronen
amarik beartu,
beraren mantupean
bereala sartu.
Emenchen daukazute
besoak zabalik
iges egindakoak
beregandu nairik;
ez da noski berandu
batera oraindik
bier nai badezute
utzegiteaz gaindik.
Euskaldunak, lenbizi,
ikasi euskera,
ta gero, bear bada,
miņtzatu bestera;
baņo jarraitu argi,
ez aztu ostera,
eta saya aurrai
au erakustera.
Bera da izkuntzetan
seguru zarrena,
Espaņin itzegiņa
gizonak aurrena;
eztisua biziro
eta ederrena,
nayerak azaltzeko
ere azkarrena.
Asko zorionean
oartu dirade
charra dala euskaldun
euskerarik gabe:
eta orregatikan,
aundizkiak ere,
egiten asi dira
itzkuntz onen jabe.
Amaren pozezko
mundu zabalean
oraindik asko gaude
euskera zalean
goratu bear degu
au egiņalean
sartutzen geradela
"Euskal-Esnalean".
Emengo buruzai ta
Dianagusiak
lan ederreak dituzte
onetan asiak:
naitasun ona dute,
Jaunari graziak,
euskeraz jantzitzeko
gure probintziak.
Guztiok laguntzera
gaude beartuak,
zutitu albagintza
gauza zeartuak:
azal ditzagun bada
nayera artuak,
jayo giņanetikan
barrenen sartuak.
Ea bada maiteak,
iriki begiak,
esaten zaitzutenak
dirade egiak:
garbi gorde ditzagun
geronen legiak
utzitzen ditugula
erbestekeriak.
Ez gaitezela izan
eskergabekoak,
baizikan seme leyal
Amazalekoak:
chukatu ditzayogun
berari malkoak,
naigaberik asko du
lengoa gajoak.
|