Dakar'en
Garitaonandia, Gotzon
Kai aldeko egal baten
abesti au entzun neban.
Gazte bat zan, bermeotarra...
Maitea eban bere gogoan.
«Koldobike, neure maite,
zu zaitut zorionen ate;
atsegiñez naizu bete,
gau onetan niganatu zaite».
Abots eder ta itunaz
maiteari deika eguan,
barrua illun eta bakar,
izarrik etzan aren zeruan.
«Koldobike, neure maite,
zu zaitut zorionen ate;
atsegiñez naizu bete,
gau onetan niganatu zaite».
Etxe barik, iñor barik,
emen nozu gaur bakarrik;
nireak or, ez dot pozik
ez dago iñun Bermeo langorik.
«Koldobike, neure maite,
zu zaitut zorionen ate;
atsegiñez naizu bete,
gau onetan niganatu zaite».
Nireak or, ez dot pozik,
ez dago iñun Bermeo langorik.
|