Bakezko abestia
Garibaldi, A.
Goazen: Emaidak esku ta atoz niri laguntzera, Anai!
Aundi da lurra, aundi da anima, argian ta maitasunean;
Gure biotza izan dedilla lorea, Anai, lurrin, edergai,
Urre arnaritan erditzen dalarik, mintzoan ta ogian!
Gogoz asi gaitezen abestuz geure erara. Eta ez
Dezagun ez, bizitzan, inpernua ta, ondamena erein!
Onela bizitze au, Anai, obeago litzake danekin,
Askotaz obeagoa gure biotza ere emaitza maitez.
Saiatzen geralako eremu onek damaigu bizia,
Eskuan Ona degularik ta, Zerua era ain urbil,
Irripar ta lurrin, muxu ta lorez, ez al da pozgarria?,..
Jainkoaren Onespena, Anai, larrosa loretuetan bipil!
Ai, elburu au bai goitarra eta bai txanbeliña dala,
Goitarra ta txanbeliña gure Etxeko bakea bezala!