¡Lengoak juan ziran, oroitu!
Zubigar
Lengo zuazti bikain, ezea,
agertzen da gaur gorri-gorria
¡negu aizeak bota dio-ta
bere gañean zeukan orria!
Lengo loretxo panpin, arroa,
jauzia dago ustel-ustela
¡negu gogorrak izoztu nunbait
txorten artako muña epela!
Lengo txoriak gordeak dagoz
tellatupean al dan kuskurren
¡negu beltzaren ekaitz garratzak
eukirik orain bertan illurren!
Lengo soroak belar biziaz
beti orlegi ziran azaltzen
¡orain ordea negu zitalak
ez die uzten belarrei azten!
Lengo landa aiek pinpillinpauxaz
ederki zuten apaintzen lurra
¡baña gaur negu gaiztoak digu
aiek il eta eman elurra!
Lengo goizkin intz ederduna
euzki argiak zuan dizdizten
¡ta negu illunak laga nai ez gaur
lengo orduetan euzkiai pizten!
Lengo ozkarbiak poztutzen zigun
edertasunaz gure biotza
¡ta negu gaizto biurri onek
estali digu lañu beltz beltzaz!
Lengo itsasoa... polit, urdiña,
biotz guztitan atsegin zana,
¡negu gizatxar biotz gabeak
aserratu du... ¡¡ene au lana!!
Lengo egazti abeslaria
ixil daukagu mottel-mottela
¡negu gaizkorrak utzi bai dio
bere mokoa mutu bezela!
Lengo gauza-aiek bukatu dira
lenago panpin izanagatik
¡negu zorrotzak moztu die ta
edertasuna zañen erdirik!
***
Era berean juan zitzaizkigun
gure asabak arrunt aituak
eta gure ere bide beretik
beste ludira laisterka guaz
beaz garaia gaur dan ezkero,
oroitu beti-beti Goikuaz.