Bide-ertzeko gurutzea
Zubigar
Ain maite nuan aiskide baten
zorigaiztoko eriotz latza
adirazten dit sasi ondoan
tente dakustan gurutze beltzak.
Egun illuntsu tamalgarria
oroitzen dit, bai, gurutze itzalak
ta au ikustean ezin aztu ba
ne-aiskidea emen il zala...!
Ta gaizkatzeko sendagai gabe
illunki il zala gogoratzean
izugarrizko gezal mingotsa
berriz sortzen zait ne-biotzean.
Lar zakarraren arba zorrotzak
zerbait estali du gurutzea
baņa besoak soil dauzka, izge
otoi eskaka larri antzean.
Bide-ertzeko larrondo lazko
gurutze beltza ta zut-zutia
ikuste utsaz otzikara bat
jabetzen zait soin ergel guziaz.
Ikarati dan biotz motel au
berotutzeko al dan laisterren
sendagaietan ezuskorrena
otoi gartsua zait iruditzen.
Ta alaxe gartsu asi orduko
otoi beroa bere alboan
ikara gabe gurutze beltza
besarkatu det laztan gozoaz.
Ni aienduta berealaxe
bi txori polit gurutz-gaņera
eldu dira ta... ankertzar batek
izkilluz bota ditu lurrera!
Sasi urreko gurutz gaņean
samur abesten zeuden bi txori
igige..., illak utzi dizkigu...
ankertzar arrek ez du biotzik...!!
Nerea beintzat biozgekeriz
erdibitu du naigabe miņaz
eun beltz artan lez bide bazter au
busti araziz malko samiņaz.
Gurutze beltza larrak artua...,
bi txoritxo illak bere oņean...,
beazunetan igeri daukat
nere biotza une onetan.
Egun iluntsu tamalgarria
oroitzen dit, bai, gurutze itzalak
ta au ikustean ezin aztu nik
aiskide ura emen il zala...;
bere aldezko nere otoitzak
arren, Goikoak entzun ditzala...!