Azke utzi
Zubigar
Nere semetxo kutun Jon'i
¿Barruti ertzeko lubakian dagon
lar aundi artara gaur zertara oa?
¿Iganatu nai dek ain elerti-arauz
an ein-ta dagoan kabitxo gozoa?
¿Ta zertako dituk kabiko umetxoak,
kalean jostallu farrez ibiltzeko?
¿Nai al dek aitatxok i eramatea
lar aundi artara bertan bizitzeko...?
Otamullo latzak daukazkik bidean
ta larra leuna ez bertara eltzean
beaz utzi obe zulatuko aiz-ta
arantza zorrotzez, bera artzen astean.
¿Zertarako dituk txori samur aiek,
betiko ixteko kaiol illunean...?
¡Maite ezak txoria eta utzi bizitzen
barruti ertzeko lubaki ixillean!
Pozoidun subea ere antxe daukak
larraren ospoan miztoa agertuaz;
utzi beaz, utzi, kabia sasian
laister aiz bestela koskaz pozoitua.
Ta gañera, seme, ikasi geroko:
Jainkoak azke egin zuan izakia
lotu nai dutenen etsaia beti izan
Bere naia dek-eta azke bizitzia.