¡Au edertasuna!
Zubigar
(Nere biotzeko anai Toma'ri
bere lantxoa saritutakoan.)
Ortzea urdin
zugatzak orlei,
basterrak lorez apainki
agertzen dituk ederki.
Txoriak alai,
sasiak legun,
ez dik zulatzen arantzak,
muturrak zeuzkak kamutzak.
Urte mugarik
pozgarriena
auxe dek Udaberria,
benetan maitagarria;
kaskabar jasak,
egualdi otzak,
egiten dituk aldendu
eta eguzkia indartu.
Euzki indartsuak
gorde arazten
dizkik goizetako intzak
berai agertzian printzak;
¿ederragorik
zer da ludian
goizeko euzkia baño?
ezertxo ez oraindaño.
Udaberriak
ematen zeok
idazleari kemena
ta idazteko almena;
Udaberrian,
edergarriok
dakusgunean, geldirik
ezin egon idazlerik.
***
Lantxo polita, Udaberrian
idatzi dekan lantxoa
ta ala dalako irabazi dek
artu dekan saritxoa.
|