Agur, aiskide!
Zubigar
Lizarraga'tar Andoni
eusko jatorra zanari.
Intz ederduna da gaurko goiza
belarrak diz-diz dagite
¡baña biotz au illuna dago,
naigabetzen dit zerbaitek!
Txoriak alai abes dagite
lore usaindun tartean
¡bai baña alperrik, ez naiz poztutzen,
itun nago zuaizpean!
Soroak orlei dakust benetan,
zuaitzak lorez beteta,
¡ezin ordea nik gaur oldoztu
Udaberriko gauzetan!
Guritu ditu Udaberriak
ote ta larren arantzak
¡baña biotzak dasat oraindik
"zulatzen nau gaur zorrotzak!
Ortze zabala urdin da ageri
ta itsaso barea polit
¡baña ala ere etzait etortzen
begiratzeko gogorik!
Eguzkiaren argi bikañak
zuzen-zuzenki jotzen nau
¡alaz guztiaz, leiza zuloan
nagoala dirudi gaur!
Jakindu nuan bart arratzean
egi bat oso garratza
nere lagun-oi kalean nola
gelditu ziñan il-otza.
Zigortu gaitu zoritxar onek
lengo urtean lez aurten,
euskaldun onei bizia gaIdu
txar asko utzirik emen.
Urruzuno ta Karrera jaunak
zure idazkide lagunak,
lengo urteko Udaberrian
eraman zizkigun Jaunak.
Lanik geiena dagon garaian
gure euskera sendotzeko
Jaunak eraman zaitu zu ere
Udaberrian, betiko.
Eztabaida bat izan genduan
bion artean aspaldi
baña barkatu Jaungoikoarren
Lizarraga'tar Andoni.
Langille ona, elizkoia ta
euskaldun txukun garbia
izan zera ta Jaunak oraintxe
emango dizu saria.