Guadalupeko peregrinazioko donzelleen kantak
Euskarichoa.
Ama Ebaren umeak, gera
Jatorriz eta izatez,
Gaurtik aurrera Mariarenak,
Onen graziaren bitartez.
Donzellai deya.
Garbitasuna nai badezute
Zuen gorputz t'animetan
Atozte, atozte garbitutzera
Guadalupeko uretan:
Maria beti izandedilla
Laguntza zuen lanetan,
Pozkidatuko gaitu segurki
Gure pena guztietan.
Donzellen eranzuera.
Jainko aundiak agindu dio
Rafael Aingeruari,
Bere eskutikan ezgaitzala gu
Erortzen sekula utzi.
Santu eder au degun ezkero
Lagundutzeko gidari,
Ekiņ diogun mendia gora
Jaizkibelgo bideari.
Goazen pozkiro konfiantzakin.
Guadalupeko amagana,
Zeņa baitago beso zabalik
Eman nayan laztan bana:
Onen besotan jarritzen danak
Izango du atsegiņa,
Au da Isabel Santak izandu
Zuen zoriontasuna.
Ongi etorri egingo digu
Onen iturriko antzak:
Garbitu berriz ainzirakoak
Konzientziko zikiņak:
Ikusirikan ama Semeren
Biotz garbi ain laztanak,
Oen amore santuan dira
Sutuko gure biotzak.
Zuek zerate, biotz. Santuak
Doai danen iturria,
Orretatikan edan ezkero
Kenduko da egarria.
Edan dezagun lagun maiteak
Gogotik ain ur garbia,
Ama Santaren bidez zeruan
Irichitzeko saria.
Baņa zerura egaatzeko da
Gauza chit premiazkoa,
Sarriro egin otoitza eta
Gogoratu pasioa:
Goazen alperrik ez dediņ izan
Donzellaen bidagoa,
Billatutzera Jetsemaniko
Sarjiņ ta kalbarioa.
Eskerrak.
Ongi etorri Guadalupera
Donzella on ta garbia,
Ez da aztuko zure bisitaz
Zeruko erregin Maria:
Orrek zuretzat irichiko du
Beardezun ainbat grazia,
Izan dezazun ill ondorean
Beti betiko gloria.
Ala izandedilla.