Goratzarre bi
I
Jesus, poz oroigarria,
biotzen asegarria:
ezti ta beste gaiņekoz
Zure aurpegia bai poz!
Ez, Jesus izena baņo
biguņagorik kantatzen,
entzuten legunagorik,
gozoagorik pentsatzen.
Damutzean itxaropen,
Onbera, guk eskatzean,
billa zaitugunean on,
baņa zein on arkitzean!
Ezin esan iņork agoz,
idatziz ere ezin eman;
gertatu zaionak daki
Jesus maitatzea zer dan.
Zakigu poz, gure Jesus;
gure sari zeruetan,
zakigu Zu argitasun
mende guztien mendetan.
II
Bildur aiz, Erodes anker,
zeruko Errege orren?
Zeru-erria agintzeak
lurrekorik ez dik kentzen.
Aztiek izar-ondotik
Izarra dute billatzen;
urrez, intsentsuz ta mirraz
Jainkotzat dute ezagutzen.
Jordan erdira sartu da
Bildots itzalik gabea;
obenik egin ez dunak
ola garbi du gurea.
Zer miraria! Ontziak
urez bete detzatela
agintzen du; bete-ala,
ardo biurtzen dirala.
Gora Jesus, errieri
gaur agertu zintzaiena!
Aita-Gogo Gurenekin
betiko bizi zarena.
|