Goizaldean txoriak txioka
Goizaldean txoriak txioka
nagitasuna kentzen dabe;
bedarrak, gabaz egineko
malkoak
leortu daroez;
abere gaizkiņak
arzuloetan sartzen dira
eta ni.... n...
Kalean zehar
gabeko penak neurtzen.
Gizondu nahi nuke
eta gizartean izugarrizko os-
topoan dot.
Nire inguruan,
otso, oilo eta sapokeriarik
baņo
ez dot aurkitzen;
eta nire burua itauntzen
dot:
"Ete zaren zu otso gozedu-
na
oilo zatarrena,
sapo azeriena?"
Eta nik... eta guk...
gatsizena daroagu sorbal-
da;
arraza madarikatuen
abizena:
giza-abereak gara.
Nereu askotan, pentsatu ta
gero,
lotsatu egiten naz:
"Ni izango ete naien
txakurrik txakurrena?
Eta ni... aurrera!
berotatik illunetara
eguzkitik gerizpetara.
Goizeko iruntzak
biyotza izozten nau
eta orain konturatu naz
illunetako gauzak, margorik
ez daukiela
eta nire itsutasunean
bide gabe...
helburu gabe...
ba noa
eriotza aurkitzeko
bideruntz.