Giza semeak dute
"Giza semeak dute
Aitzur bat eskuban,
Lore eta zintakin
Chapela buruban:
Paņubelua beti
Leneko moduban;
Chalekua beterik
Mirtos inguruban.
Lazadakin gerriko
Sedazko gorriyak
Alkandoren gaņetik
Ederki jarriyak:
Ankinazko galtzakin
Galtzerdi zuriyak,
Kolorezko zapatak
Guztiz egokiyak.
Ez daude eskasago
Gure emakameak
Lastozko chapelakin
Luzean illeak:
Lorez eta belarrez
Entero beteak,
Zintaz estalirikan
Soņeko trajeak."
***
Lenagoko antzikan
Ez dauka erriyak,
Beste bat irudi du
Orain Donostiyak:
Berriro moldaturik
Eder, egokiyak
Eche, kale plaza ta
Eleiz atariyak."
"Adsikide maiteak
Au da Donostiya,
Orain sei urteterdi
Erretako erriya:
Polita zan lenago,
Gaur ederregiya,
Beti paregabea
Ta maitagarriya."
|