Gaztaiņa jatea
Bertsolari ta kantari ona,
Ba'nintza -ala jainkoa!,
Bertsotarako gai polita zan
Igandez jazotakoa.
Mutil ta neskak alkar artuta,
Ura festa, Yartzakoa!!
Bertso-berritan jarri nai nuke
Antxen ikusitakoa.
Gogapen txarrik ez nuke egin nai,
Iņor ere ez salatu,
Santu guztien egunez Altzo'n
Gaztaiņ-pilla zan billatu.
Mendirik mendi abitu ziran
Gaztaiņ-peak azterkatu,
Gutxi bilduta, pillatik lasai
Azkenez naiko lapurtu.
Bixki koxkorra, Xaoko Patxi
Joxe Petrala ta abar,
An omen ziran antolatzeko
Yartza etxean akelar.
Orretarako xerra ta ardo
Soņujotzaillea bear,
Festa alaian alkartu ziran
Neska gazte ta mutil zar.
Altzo'ko errian mutillak daude
Neskak baiņo ugario,
Yartza atean ikusten ziran
Amar-amaika nobio,
Taxisen otsa noiz adituko
Mendirantza ziran io,
Auspo-soiņua jotzeko berriz
Larri zan Joxe-Antonio.
Gaztaiņ erreak danbolinkadak
Erreta zauzkan zorroan,
Xearrak berriz gatza emanda
Noiz erreko txapondoan.
Eramanpena bear zan eta
Noizpait azalduko ziran
Prailleetako plaza-erdian
Beatzi neska "Taxisan".
Soiņu ta irrintziz arrera eiņik
Yartzako ate aurrean,
Sukalderaiņo sar omen ziran
Neska ta mutil nastean.
Ango gaztaiņak miazkatuta
Merienda ein ostean,
Dantzatu ziran ederki asko
Gaba beltzitu artean.
Intxausti-bidez Altzo-azpira
Jetxi ziran zazpiretan,
irrintziz ta algara baten
Neskakin muxinkeritan.
Jai-egun ori ezpaitzan izan
Igarotzeko orretan,
Obe zukean igarotzea
Illen aldez otoiketan.
Bulla ta algaraz ez omen dabil
Eiztari ona mendian,
Arretaz eta ajola andiz
Erbiaren usaiean.
Izan zazute, mutil gazteak.
Andregaia billetzean,
Algara gutxi, begia luze,
Dirua pranko aldean.