Aztu, biyotz orrek!...
Samaiko-Zulo (Lizardi)
Biyotz, oroi zar batek ago naigabetuta,
eztiz ta beazunez nastutako oroia...
Maitetasun etzi bat bere gezi zorrotza
eugan sarturik ziok, biyotz maitagarriya...
Oroikun zar eztiyok zauri senda-gabiak
dituk, ta i aiz, biyotza, zauridun zorua.
I aiz bere zauriyak azkazalaz urratzen
atsegiņik uste-dun gaxua lakua
Bizitz-bide-ertzan lore bigun bat arki-uban...
loran ezin, ordia, ebaki izan-uban!...
Arrezkero, negarka, sarriyegi begiyak
biyur-dituk, loria berriküsi-naiyan!...
Bizitz-bidian, baņo, eztagikek atzerantz...
Lore guri-maitia eten eztezakek!...
Arren, biyotz, bidian atzerantz ez begiztu,
biderik zori-onez ibilli nai ba-dek!.
Autsi, biyotz, kemenez, lotzen auan estuntza,
lore bai lantzeko estuntza zail ori!
Indargeturik aukan oroi samiņa aztu zak!...
Egaztiya aiz: egaka, goyan galdu adi!...
Entzun: bai-dek iretzat beste maitagarririk,
ta beroni zor-diyok eure su guziya...
Aberriya!... Berak dun maitetasun-iorana
ta alperrik dariyoken odol-egarriya!!!