Gaboneko kantac Jesus'en jaiotziaren ganian, 1813garren urterako
Sarreria.
O! gau ederra
O! gau dontsuba
gure naigaben
amaiya.
Aldendu bitez
laņo illunac,
agertu bedi
mirariya.
Sortsikua.
Egun zorioneko
mirariz betian
ze poza zabaldu dan
gaur mundu guztian.
Negarrez ta zizpuruz
gengozan unian
zeruba agertu da
illargi batian.
Pozgarriya.
Guazan, guazan
Belenera,
zeruko bidia
ikastera.
An dago geure
Egillia
Errege guztien
Erregia.
Ama donzella garbi
zerubak autuba
bere senar Josepe
gizon doatsuba.
Belenen eldu, eta
ordu gichi barru
geure salbagillia
jayorik dakuaku.
Guazan, etc.
Dabiden jatorriric
datorren seincņubac
garbitu biar ditu
gure pekatubac.
Bere odola nai dan
gu gaitic izurri
bere graziya ez deutsa
ukatzen iņori.
Guazan, etc.
Sugiaren buruba
ausi dan Mariyac,
ikara egin dan gaur
inpernu guztiyac.
Zeruko Erregiņa
oztarku ederrac
beteko ditu pozez
munduko basterrac.
Guazan, etc.
Bakia kantetanda
zeru ederretan
guk bero kantaudaigun
erbeste onetan.
Aingaruben soņubaz
geuria baturic
seņ su adora daigun
biotz biotzetic.
Guazen, etc.
Zerutarrak lurrera
badatoz aldraka
eta artzain guztiac
ardiyak larga ta:
baduaz Belenera,
guazan gu bere,
anche ikusten Jesus,
Ama ta Josepe.
Guazan, etc.
Eureen arpegi ederrac
ikustia gaitic,
ez bada gomutetan
bideko nekeric.
ŋZer ez genduke biar
egin guk lumian
eurakaz agoteko
beti iraunian!
Guazan, etc.
Jaunaren agindubac
errez ta bigunac,
plagiarenac barriz
guztizco aztunac.
Sari amari bagiac
dagoz eskiņiric
Jesus-en lege ederra
gordetia gaitic.
Guazan, etc.
Eriotzaren bere
ez dauca bildurric,
Jesus maite dabenac
arima guztitic.
Azkeneco arnasean
larritasunetan
lagunduco deutse bai
Jaun onec benetan.
Guazan etc.
Zeruban sartutia
bada atsegiņa,
bizi garan artian
egin alegiņa:
daikegun an ikusi
guztioc baturic
bere gloriya andiya
estalki bagaric.
Guazan, etc.
|