Gabon kanta herritarrak
1.-
«Belengo tenploan dago
dama eder bat jarririk
izena bere Maria dauko
graziaz adornaturik.
- Bai Belenen, bai Belenen
jaio da Jesus Nazaret»:
2.-
«Urte barri,
barri, barri;
daukanak ez daukanari,
nik ez daukat eta niri.
Nire emoten daustana
Jainkoak bedeinketu bedi.
Niri emoten ez daustana
txarri belarri».
3.-
«Erregen, erregen
tinbilin taiñe
lau intxaur
ta bost gastaiñe.
Apalazio zalduna
hiru erregen eguna
zotzak eta paluak
estudiantien kontuak.
Estudiantiak sasirik sasi
asko jan eta gutxi ikasi».
|