Pilota partida bat Bezkoitzen.
Frantchua Urkhetarra.
1
Zer plekari pullita, Jean Jocou Bezkoitzen
Haren jokoaz gira, ardura gustatzen;
Horren gatik bi kobla, orai tut ezartzen,
Aldi huntan segurki, ditu merezitzen.
2
Egun batez Jocu da Lekuinen gertatu,
Herri hartan beharrez partida jokatu,
Lehenik birenazka haitute garhaitu;
Bai eta buruz buru, hango bat nausitu,
3
Bere chiloan duzu acheria nausi
Hori behar dugu maiz, geienek onhetsi,
Gero gaizki mintzatzen, zombeit dira hasi,
Nor nahi izan diten, hori da itsusi.
4
Jende prestua duzu, segurki Bezkoitzen,
Aski kitzikatuta, halere kechatzen;
Orduan gure Jocouk, tu desafiatzen,
Bere plazan bieri, duela jokatzen.
5
Bezkoitzen jokatu da, partida handia,
Trumilka zelarikan, ikhusten jendia,
Orok atchiki nahi, nork bere alderdia,
Ikhustekoa baitzen, hango komedia.
6
Lekuindarrak jin dira, bai alegerarik,
Parioka hartzeko, sakelak betherik;
Erranez "oi partidak, ez dik kanorerik",
Etcherat joan dira, moltsak arindurik.
7
Lekuinen buruz buru, partida galdurik,
Bezkoitzen irabazi, bieri bakharrik;
Hogoi phonduz oraino, berrogoi-etarik!
Gaichoak izan dira, ongi trompaturik.
8
Emak hor Jocou gaitza, ai zer ihizia,
Partida hor gainez gain, duk irabazia,
Erakutsi duk hatsa dukata luzia;
Jainko onak kontserba daikala guzia.