Piarres Larzabal zenaren omenez
Fermin [Imaz, Fermin?]
1
Sortzez Azkaindar, Larzabal zena ginuen apez hartsua
Harek barnatu izan du beti Ebanjelio-mezua
Bazakien ba nola zerbitza pobre eta behartsua
Guziz egiten zuelarikan herriaren zerbitzua.
2
Zokoa Urruņako auzoan sartuz erretor kargura
Laster eraiki zuen eliza koxkor pollit garbi hura
Bainan ainitzez zabalagoa agertu-re hedadura
Aurkitzen nion Ars-eko apez famatuaren itxura.
3
Gaztedanikan erakutsia izpiritu bat bizia
Eta beretu zuen hain laster euskaldun kontzientzia
Nahi duenak ez dauka haren talenduaren grazia
Ai zer altxorra deraukun gero oparitako utzia!
4
Bihotz xamurra ta sendimendu onez gaindika betea
Iheslarien gerizatzeko sorturik "Anai-artea"
Zion ez zela aski paperen behin xuxen emaitea
Anaieri zor giniotela ahal zen borondatea.
5
Askok ez dute ez estimatzen gure berezitasuna
Euskal-Herria Piarresentzat ai nolako ontasuna!
Ez zen harentzat "ezdeuskeri bat" populuen nortasuna
Hortarik kanpo ainitz falta du jendeen urostasunak!
6
Antzerki eta idazlaritzan obra bereziki fina
Guk nahi baino lehen zitzaion azken ordu hura jina
Ehorzketako begiratua zaukun azken katixima
"Iraultzailea izan daikela gizonaren herri-mina..."
7
Berez gizon bat alegera zen, omore on eta broma
Eta umilik bat izaitekotz, hura ez zen fanfarrona
Ez harritzeko Hego-Iparrek dioten estimu ona
Nola ez maita "Mugari-tiro" bat sortu zion gizona!
8
Bizitza iraganik xumeen zerbitzu leial, garbian
Gure Jainkoak beira dezala orai zeruko lorian
Populu hunek altxatuko du aldiz here ixtorian
Izar argiak dirdira dezan luzarat Euskal-Herrian!