Minixtro baten hiltzeaz
Fermin [Imaz, Fermin?]
1
Mila bederatzi ehun eta hirur, hogoi-t'hemeretzi
Minixtro batek bere buru hil: etzaiken gehiago bizi
Berri hortarik Frantzi guzian harriturikan dagotzi
Hogoi-t'hamar urtez goiti etzen horrelakorik ikusi.
2
Lanaren minixtro hori beraz ezin da gehiago mintza
Bainan bore azken zimikoak egin duke nunbait frintza
Bertzen zerbitzu osoan beti iraganikan bizitza
Etzion jasan kalomniazko ele batzuen bortitza.
3
Mundu hunetan zaikularikan nagusitzen aiseria
Errespetuari-re etzaio hartzen bere izaria,
Egun agertzen da oker horrek sortzen daukun miseria,
Gogoetagarri da armarik gabeko bortizkeria...
4
Kazetalari horiek dute, hola kondatzen gauz'frango
Berek dituztela gobernatzen jendeen bihotz ta gogo
Gertakari hau ikusi eta kasik emetsetan nago
Ai gure mundu huntan baginu maitasunetik gehiago!
5
Bertzalde egintza izigarri batena jakir ondoan
Erabaki latzaren erroak bilatzen dira gogoan
Munduko gauzek okaztaturik bera hiltzerainokoan
Hor ote zagon fidantziarik Jaunaren Amodioan?
6
«Robert Boulin»-ek dituela gaur bururatu bore kezkak
Pagatu beharko dute bihar hortan dituztenek faltak
Nik aldiz Goiko Jaunari buruz gaurko azken gogoetak
Horren arima ez beza bazter Omia-Sainduko bestak...