Lorea
Fermin [Imaz, Fermin?]
1
Mundu hunetan baditugula gauzaño paregabeak
Eta hoietan bare lekua segurtatua break
Hainbat maite ditut ikustea hunek tuen koloreak
Baitira edertasunaren eta biziaren seinaleak
Hoieri esker pizten dirade amodiozko eleak!
2
Deusik izaitekotz guk lorea dugu bihotz altxagarri
Nola munduko aferetan hor sartzen giren lotsagarri
Lore xarmanta zure aldetik bakea duzu ageri
Etxe batzutan zorionez zu toki onean ezarri
Neretzat beti izanen zira bai goxotasun iturri.
3
Lore maitea sendimendurik hoberenen biltzalea
Eta beharrez mundu guzirat horien hedatzailea
Gizon bakotxak bere bihotza balauka lorezalea
Amesten dut mundu bat herrarik eta gerlarik gabea
«Izan zaitela menderen mende, maitasun finkatzailea!»