Ikastolaz
Fermin [Imaz, Fermin?]
1
Errextasunez-ko joka bide hori kausitzen dut utsa
Gizona gizon izaitekotan agertu behar du funtsa
Euskaldunaren nortasunak du goraltxatuko hizkuntza
Alde hortarat behar izanik denen arteko laguntza
Borondateak aurkituko du bide horretan hezkuntza.
2
Gizonak goiko dei bati buruz ihardesteko auzia
Borondatea ez daike izan hor bazterrerat utzia
Bila dezagun guziek eigar ongi harfzeko grazia
Ikastolaren bide harritsu hortan den irabazia:
Haurrek euskara ongi mintzatuz guk ohore guzia!
3
Eragozpenak ikusi eta ez gaitezen ba gelditu
Kontzientziak oihu saminak lezazke gara aditu...
Bai kontzientzi horreri hobe oraidanik obeditu
Bainan gerorat ez ote laizke traba horiek garbitu?
Gobernamenduak ikastolak bere gain hartzen baditu...