Euskaldun seme
Fermin [Imaz, Fermin?]
1
Sort-herriari bihurtzen zaio komuzki zerbait maitasun
Eta holako sendimenduak neretzat du edertasun;
Kanpo alderat joan orduko, gure barnean oihartzun,
Bakotxak daki, herri maiteak nola sort-arazten dautzun!
2
Badira ere, oi zonbait kantu moldatuak herri minez;
Kasu horretan bertsulariak koblak sortzen ditu gainez;
Eta nik ere gogoa dut gaur betea gauza saminez :
Etxean entzun erdarak ez nau, ez, betetzen atseginez.
3
Beraz egungo ene karkula, hau izanen da, zertako?
Urrundik maitatzen den herria, hemen ez estimatuko?
Edo hizkuntzak eta guziak ote dira baztertuko?
Ez da posible, «ama bateri», egin dezakegun uko!
4
Ezaxolkeri baten kentzea gostako frango kario...
Gaurko jendeak izanagatik, bai, lehengoa balio.
Bainan norbeitek huni bihotza ongi hunkitzen badio
Herriarentzat ixur dezake segur ainitz amodio!
5
Amets batean gertatu nintzan, behin bide bazterrean;
Ene ondoan laguna mien, lekuko bat beharrean.
Bide erdian harri kozkor bat zagon arras lanjerean
Beha ginauden, nork ote zuen, funtsez botako airean
6
Oineztakoak pasatzen ziren, banazka ale multxoka;
Zenbaitek eer ibil zuten harri hura zangoz joka.
Azkenean bat zen axolatu: «norbait zitaikela kolpa»,
Hamabigarren presunak zuen handik aldatu besainka!...
7
Kondaira horren gisara zaio gaur euskerari gertatzen;
Hameka seme, euskaldun sortzez, bainan erdara mintzatzen,
Zer afruntua, gure herriak, hoien gatik duen hartzen,
Funts gabekari trixte batean, bate ez dira ohartzen!
8
Kantu hunekin ederrago bat nahiko nuke aipatu
Deitua: «ama, Euska-Herria», Xalbador zenaz orroitu?
Izar balios haren gogoa nai dueneak ohoratu
Harek kantatu bertsuak hemen, behar luzke gogoratu...
9
Kobla hoik dute do! bat iduri sartzen direla bortizki
Ezaxoleri pin egiteko emanak ditaizké naski;
Euskara eta gure Herria salbatzeko egiazki
Hamabzigarren baten indarra, ez baita sekulan aski!
10
Euslcaldun seme, nere ustean, duzu «gizonaren» fama
Bai maita-zazu zure Herria: zerbait gisaz zure ama.
Maitesun horrek, batasunaren biderat berak derama,
T'anai artean, erdararik ez dezake neholaz asma!