Bertsularia
Fermin [Imaz, Fermin]
1
Bertsulariak bere aldetik izartua du bizia,
Erran nah! dut baduela hor bere esperientzia;
Ateraldiak gehienetan ditu dena zuhurtzia,
Hots errespetu eder batekin izaitea du jauntzia!...
2
Berezitasun atsegina du nola agertzen den kantuz
Ateraldiak apaintzen ditu direlakotz denak bertsuz;
Indar haundi bat senditzen zaio omore onari buruz
Bere erneaz bazterrak oro pixten ditu mirakuiluz!
3
Bere gaietan mamia badu, guzientzat altxagarri,
Jendeak ere errexki dio senditzen bihotz bat horri;
Beharrientzat hain goxo eta arrazoin interesgarri,
Bat entzun eta bertzearentzat berriz gelditzen egarri!
4
Gure hizkuntza berenaz dugu hain eder eta aberats,
Nola ditaike bertsutan baino garbiago ager-araz?
Euskal-Herrian bertsularia «izar» bat dugu menturaz,
Gure nortasun begiratzeko axola gaiten euskaraz!