Bertsolari hoien xapelketa
Fermin
I
Bertsolari hoien xapelketa
nagusiaren ondotik
merezi duen zerbait goresten
hasi nindaike gogotik;
ipar aldean ere entzuna
gostu osoan Hegotik
«Herri-Irrati»a zaitugula
eskertzekoa errotik!
II
Gertakari bat altxagarria
zen aurtengo Erregetan
Donostin «Balda» pilota plazan
jendea bazagon metan;
bainan denbora berez ainbertze
ezin kausituak bertan,
Azkurri ona bildu dukete
Euskadiko sukaldetan!
III
Larunbat arrats guziez ere
bertsoak hor belarrirat
Zure ithurri paregabezko
hortarikan heldu dira
Zerbitzu haundiagorik egin
daikea Herri guzirat?
Berogarri da bertsozaleak
zurekin duen pilpira!
IV
Pentsatzen dut ainitzek dutela
maite zure oihartzuna,
Nahiko nuke urrunago-re
hola baziña entzuna;
Biotz barnerat sartzen daukuzu
Egizko goxotasuna,
Eta gainerat kausitzen segur
zuk Herrian batasuna!