Artzain-zakurrak
Fermin [Imaz, Fermin?]
1
Bizian jiten dira hola plazer batzu
Artzainen ofizioa gustagarri duzu
Ardi, bildots, zikiro ernari ta antzu
Xakur batekin aise gobernatzen tutzu.
2
Laguntzaile ona du xakurra artzainak
Hunek baliatzen tu horrek tuen zainak
Balentriz «mutil» horrek egiten tu lanak
Bakarrikan bi zango baititu gizonak!
3
Mendiko bide hoiek ez dira laburrak
Hainbertze lacer ditu egiten zakurrak
Denak kondatzen berriz, bai artzain zuhurrak
Ardi batzu prestuak, bertziak ñapurrak...
4
Hiritar horik berriz bat batean kurios
Nola artzainak diren agertzen lorios
Mendiko lan pollitaz beren buruak uros
Besta pixkat eiteko elkarrekin ados!