Apez bati
Fermin [Imaz, Fermin?]
1
Apeztasuneko kargu hori zonbat den miresgarria,
Apezen mereximendu hortaz, naiz gogoetan jarria...
Girixtinoer emanez beti behar duten hazkurria,
Eliza xutik atxikitzeko apeza da oinarria!
2
Badakigu Jesusek nolatsu jasan zuen gurutzia
Justuendako zeruko bide hori da erakutsia
Apezen bidez meza sainduan dugula ardietsia
Bertzela ukan ez ginezaken Galbarioko grazia!
3
Ikusiz munduko planta txarra, berdin zindaizke trixterik
Ez baita jendea elizarat orai errexki biltzerik
Bainan buruan duzun argia, atxiki beti pixturik
Esperantzarik gabe ez dago, ez arima salbatzerik!
4
Erretor maitea, nahi nuke zure lan ona goretsi
Gure Jainkoak mundu hunetan nehor ez debalde utzi.
Beraren ordain, zaude zu hemen : nork ote bade ahahtzi?
Munduan zeruaz orroitzea dugula lehen zuhurtzi!...