Amodioa eta...
Fermin [Imaz, Fermin?]
1
Zu errenkura zirea berdin, Ganix, zure familiaz
Nortasun hori daukazu lehen ez axolik aita t'amaz
Askatasuna ukana duzu horiek eman biziaz
Zer zinioke zuri semeak'errespetua galtziaz?
2
Familiatik goazen orai lizunkeri puntaraino .
Amodioak dituen mugak zenbaitek trabak oraino
Ongi segituz moda guziak izanikan ere «porno»
Beltzen usaiak maiteago hek erlisione saila baino.
3
Neska mutilak bihotzez maita elgarri hitzemaitea
Amodioa eskas duenak dauka hor bere kaltea
Errespetua galtzen duena bilakatzen da trixtea
Bizioa da hautsiz geroztik maitasunaren gatea.
4
Manera hortan soberajendek beren burua tronpatzen
Lehen atsegin bateri-dira itsu-itsuan fidatzen
Amets faltsoak egun batean gero argirat itzultzen
Uste gabeko ezinbertzean lege berriak behartzen.
5
Gizontasuha eskasez ainitz zoritxarrein erortzen
Ez eni erran libertatea hola daikela bilatzen
Aingerutxoak mundu bidetik direnak bortizki kentzen
Hemengo libertatzeaz heiek balakikete mintzatzen.