Fraile barri bat emen sortzea
Fraille barri bat emen sortzea
nai izan dausku Urtziak
ez dira alperrik iņun izango
familian laguntziak.
Izango dozuz ez-bear asko
gaixo, minn ta kurutziak,
baiņan ez alperrik galdu iņoz
Kristo'ren erakutsiak.
Zuk badakixu Euskel Errian
gabiltzala estu ta larri,
Erromatikan naiko urrun
asarrean epai jarri.
An ibiltzera jakingo dozu
Erri onen samingarri,
Euskel Erria zelan dagoan
Aita Santuai esan sarri.
Ene laguna, ona oragin
bertsoetako temeak:
Guzitok gara bardin samarrak,
guztiak gizon ta umeak.
Zergaitik pasau bear ditugu
krisis oneren uneak,
ez izan ala bestatzuk legez
Jesukristoren semeak?
Iņoz ba'zegon Euskel Erria
oraintxen dago urduri.
Erromatik zu ibili zera
esango dautzut gaur zuri:
Bereizten dira irabazleak,
galtzaille baltz eta zuri,
edo Kristok euskeldunentzako
odolik etzun ixuri?
Alkartu gaizan Adan semeok
gu berdintsuak geranez,
mundu bizitza igaro daigun
alkar laguntasun onek.
Praille barriak meza emon da
danentzako ondasunez;
zuk itzegixu konpon gaitezan
alkarrentzat maitasunez.
O anai barri!, zuri zorion
nere bertsoko kantuan:
Jainkoagandik dozun grazia
zabal egizu munduan.
Beartsu eta gaixo artean
biotz-beratu onduan,
praille zara, baiņa ezaitez sartu
betirako konbentuan.
Beste gauza bat, bertso batean,
oraintxen daukat aukera:
Meza ori dala eta eztala
ainbeste gaur bildu gera.
Jesukristoren irakatsitan
jarraille zintzo bazera,
danen gaiņetik maite egizuz
zeure erri ta euskera.
Iņok ez dakiz mundu onetan
gure Jainkoaren tratuak,
ointxen sanorik dagozan asko
izten ditu beratuak.
Ta baju ziran gizon zintzoak
ipiņi dira altxatuak:
gazte oneri emonak dautsoz
parkatzea pekatuak.
Ez jakin batek zer esangotso
Erroman zegon bateri,
ikasgaietan burutsu danak
itz ein beio besteari.
Guk ekin bear dautzu munduan
artu dogun arluari,
eta Dabid lez zuk otoitz egin
gure alde Jaungoikoari.
Agur sendoa bertso batean
beartzen nau neure lanak
euskel arloan gabiltzazanok
gaur bildu bear gera danok.
Aurrerantzean bete egizuez
praille orrexen esanak.
Guztioi on egin daizuela,
ollasko eta txanpanak.
Azken modura aurkitutzen naz
agur egin bearrean,
beste arlo bat ekarri dogu
ta emen dogu Larrean.
Zintzo jarraitu; onak izan ta,
jarraipide ederrean,
gura Jainkuak bildu gaizala
danok zeru ederrean.