Seme maitea
Ezponda, Txomin
1
Seme maitea, arrazoin hori senditzen diat ba nik'e
Aita trixte bat izana nauk ta hi egina haut halaik'e
Hobeagoa itxaropenduz nahiz ez daiken izan merke
Gazte haizeno orai nerekin gogoan lantu behar huke
Hobeagoa izan hadi ba, hori eder bailitake.
2
Itxaropentsu bizi nindukan unie batetik bertzera
Zer arrazoinez bi gaur etorri haizen aitaren aurrera
Ikusten baitut aitak denbora galdu duela sobera
Etxea eta herri hau ere hik nahi dituk atera
Gutienetik aitak egina etzakala utz galtzera
3
Lanerako gu sortuak gaituk et'ari gaituk betitik
Hik ere bertze zerbait eiteko ai beharko duk gogotik
Aita adinez aurreratua laster joanen duk hemendik
Halarik ere segida utziz aita joanen duk kontentik
Nere za(ha)rreri han errateko etxea dagola xutik.